Faktoria
PENTSAMENDUA
'Jarrera filosofiko petoa du haurrak; denak harritzen du, denarekiko ditu galderak'
Hilean behin, igande arratsaldez, 9-10 urte inguruko neska mutil tropela biltzen da Oiartzunen bizitzaz, heriotzaz, irudimenaz... (edo dinosauroen aurretik zegoenaz) ideiak eta tertulia konpartitzeko.
-
Oihartzun Filosofikoa ekimenean parte hartu duten umeetako batzuk Euskadi Irratiari erantzuten
12:33 min
AEBn 70eko hamarkadan piztu zuten umeen filosofia mugimendua Euskal Herrria duela urte gutxi heldu da. Oiartzunen, ordea, erroak bota ditu. June Retegi, Xabi Salaberria, Maddi Nazabal eta Izaro Toledo hezkuntza alorreko profesionalak dira haurren filosofiari buruzko jardunaldi batzuetan fortunatu eta elkar berotzen hasi ziren "zerbait martxan jarriko al dugu herrian?". Galderak horrek erne zuen Oihartzun Filosofikoa.