Itxi

Faktoria

Paul Molac

Paul Molac: "Konstituzioa aldatzera goaz; hizkuntzaren tabua hautsi dugu"

MIkel Rotaetxe | EiTB Media

Murgiltze-eredua linboan uztea egotzi dio Macroni Paul Molac diputatuak eta legea aldatzeko asmoa iragarri du. Bixente Briñon kazetariak 'Damoklesen ezpata' ikusten du Iparraldeko ikastolen gainean.

  • Paul Molac

    Paul Molac

    18:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Konstituzio Kontseiluak eta Emmanuel Macronen gobernuak murgiltze-eredua lurperatu berritan, Konstituzioaren erreformaren alde egin du "Faktoria"n Paul Molac eskualde-etako hizkuntzei buruzko legearen sustatzaileak. Zaila izango dela onartu du, eta auziari ez diotela helduko 2022ko hauteskundeen aurretik, baina baikor azaldu da, Frantzian hizkuntzaren tabua hautsi dutelako: "Urte luzez sinetsiarazi didate ezinezkoa dela Frantzian eskualdeetako hizkuntzen aldeko legea sustatzea. Baina frogatu dugu oker zeudela. Hasi gabeko borrokak galdu egiten dira beti, eta jarraitu egingo dugu".

Konstituzio Kontseiluak eta Frantziako gobernuak frantziar estatuaren hizkuntza-errealitatea "ukatzen" dutela salatu du Molacek, eta Macroni ultraeskuinaren mezuak kopiatzea leporatu dio: "Macronek ulertu behar du eskuin muturraren ideiak kopiatuz ez dela eskuin muturra ahultzen. Indartu egiten da. Kontra egin behar zaio, baina ez dakit Macronek hori ulertu ote duen".

Molac baino ezkorrago entzun dugu Bixente Vrignon France Bleuko kazetaria. Konstituzioa aldatzearen aukeraz galdetuta, gogoratu du ordezkari eta interes jakobinoak estatuaren egitura guztietan daudela, "barren barrenean". Eta kezka azaldu du gertatutakoak Ipar Euskal Herriko ikastolak uzten dituen lekuaren inguruan: "Aurrerantzean, Damoklesen ezpata izango dute buru gainean zintzilik".