Itxi

Faktoria

Mikel Mazkiaran abokatua

"Ceutan ez dira errespetatu migratzaileen berme juridikoak eta giza eskubideak"

Pilar Goya | EITb media

SOS Arrazakeriako kidearen hitzetan, "ezin da onartu indar militar batek erabakitzea nor den adin txikikoa eta nor heldua". Mikel Rotaetxe lankideak Tarajal hondartzatik kontatu digu azken ordukoa.

  • Mikel Mazkiaran: "ikusten dena da joku politikoa eta azpian, pertsonak".

    "Ezin da onartu indar militar batek erabakitzea nor den adin txikikoa eta nor heldua"

    5:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ceutan sortu den krisi humanitarioaz galdetu diogu Mikel Mazkiaran abokatu eta SOS Arrazakeriako kideari. Bere hitzetan, badago krisia kudeatzeko beste modu bat, pertsona migratzaileen berme juridikoak eta giza eskubideak errespetatuz. Espainiako gobernuaren lehenetasuna segurtasuna dela salatu du, "ikusten dena da joku politikoa eta azpian, pertsonak".

Ceutara iritsi orduko Marokora itzultzen ari diren gazteei buruz, zalantzan jarri du guztiak adinean helduak izatea: "Ezin da onartu indar militar batek erabakitzea nor den adin txikikoa eta nor heldua, zalantzak daudenean. Frogak egin behar dira. Ez dira gazte hauen giza eskubideak errespetatu ezta berme juridikorik eskaini ere".

2015ean Eslovenian bizi izan zen migrazio krisia gogora ekarri du. Orduan,  2 milioi herritar dituen Europako eskualde horretatik ehun mila erefuxiatu pasa ziren. Mazkiarenk galdegin du, "Ceutan 40 mila  biztanle izanik, orain dartu diren milaka migratzaileak.... ezin ziren beste modu batera kudeatu? Nik uste dut baietz".