Itxi

Faktoria magazina

Ekonomia ekologikoa

Aiora Zabala: "Garapenaren eredua ongizatean oinarritu beharko genuke"

Ane ALbisu | EITb Media

"Nature sustainability" aldizkariko editorea da Aiora Zabala eta Cambridgeko unibertsitatean "Ingurumen, ekonomia eta politika" erakusten du. Covid-19aren ondorengo ekonomia ekologikoaz aritu da.

  • Aiora Zabala

    Aiora Zabala

    18:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Cambridge-ko bere etxea modu ekologikoan nola berritu duen kontatuz hasi dugu elkarrizketa Aiora Zabala irundarrarekin. Baratzean erein dituen babarrunaz eta landatu dituen tomateez jarraitu dugu hizketan. Natura kontenplatzeak ematen dion gozatuaz ere aritu gara. 

Nature Sustainability aldizkarian editore lana egiten du Aiora Zabalak. Astean gutxi gorabehera 10 artikulu zientifiko aztertu eta argitaratu ala ez erabaki behar izaten du eta horrek erabakiak azkar hartzen erakutsi dio besteak beste.  Gai eta pertsona interesgarri ugari ezagutu du bere lanari esker eta bat nabarmentzeko eskatutakoan, Mathis Wackernagel, aztarna ekologikoaren kontzeptuaren sortzailea azpimarratu digu, pertsonalki ezagutu zuelako.

Covid-19aren ondorengo ekonomia ekologikoaz ere mintzatu zaigu. "Garapenaren eredua berpentsatu beharko genuke, hazkundean oinarritu beharrean, ongizatearen adierazleetan jarri beharko genuke arreta" esan digu Aiora Zabalak.  "Aldaketa ba dator, hori seguru. Eta gure esku dago aldaketa horren norabidea"