Faktoria magazina
MUNDUA
"Kolonbian egoera ez da baretuko; 2019an piztutako protesten segida da oraingoa"
Dozenaka hildako eta desagertu eragin ditu errepresioak hiri nagusietan. Matxinatuen arrazoiez, eta Kolonbiako egoera orokorraz, aritu dira Asier Elorza, Pastotik, eta Aitor Altolagirre, Bogotatik.
-
Manifestariak Kolonbian
15:09 min
Mobilizazioak baretzeko zerga erreforma erretiratu du gobernuak eta elkarrizketa aldarrikatu, baina herritarrak ez direla fio diote Kolonbia ezagutzen duten euskal ekintzaileek. Colectiva Colombia, eta Paz con Dignidad elkarteetan aritzen den Eneko Callek uste du herritarrek protestan jaraituko dutela "Duque presidentea bota nahi dutelako".
Aitor Altolagirreri eta Asier Elorzari ere eskatu diete iritzia. Altolagirre legazpiarra da, duela ia 30 urte iritsi zen aurrenekoz Kolonbiara. Duela lau urtetik Bogotan bizi da eta Kolonbiako bake prozesuan gertatzen ari denaren lekuko pribilegiatua da, FARC-eko gerrillari ohiekin ari da elkarlanean matxinoek sortutako kooperatiba sarearen aholkulari, Mondragon taldeko ordezkari gisara. Elorzak ere badu lotura Mondragon taldearekin, Mundukide Fundazioaren bidez ari baita Paston, bertako birziklatzaileen bizi baldintzak hobetzeko ahaleginean.