Itxi

Faktoria

Gotzone Sagardui

'Maiatzaren 9a goizegi da neurriak kentzeko; mugikortasunak mugatuta segitu behar du'

Osasun sailburuak azpimarratu duenez, dosi nahikoak jasoz gero, uda aurretik 50 urtetik gorako herritar denak txertatuta edukitzeko gaitasuna badu Osakidetzak.

  • Gotzone Sagardui

    Gotzone Sagardui

    27:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datuek beheranzko joera hartu duten arren “zuhurtasunez” mintzatu da "Faktoria"n egindako elkarrizketan Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta ez du berretsi nahi izan olatu aldi honetako okerrena pasatu denik: “Nahiko nuke hori esan baina erne eta zuhurtasunez jokatu behar dugu”. “Zenbaki handiak ditugu oraindik, birusa gure inguruan indarrez dabili eta kontuz ibili behar dugu”, berretsi du.  Ildo horretan iritzi dio segurtasun neurriak hartzen jarraitu behar dela eta "maiatzaren 9a goizegi dela neurri horiek bertan behera uzteko”.  Sagarduik derrigorrezko jo du mugikortasunarekin lotutakoei eustea: "Mugikortasunak mugatuta jarraitu behar du", esan du.

 

50 urtetik gorakoen txertaketa, uda aurretik amaituta

Txertaketari buruz, Osasun sailburuak jakinarazi du joan den astean 160.000 dosi jarri dituela Osakidetzak eta txertaketa erritmoari eutsi nahiko lieketela hemendik aurrera.  70-79 urte artekoen txertaketa epe laburrean bukatuko dela uste du eta 60-69koen artean ere asko aurreratuko dela.  Sagarduik azpimarratu du, dosi nahikoak jasoz gero, 50 urtetik gorako herritar denak uda aurretik txertatuta edukitzeko gaitasuna baduela Osakidetzak.  Nolanahi ere, jasotzen diren dosi kopuruarekin lotu ditu helburu horiek. Sagarduik jakinarazi duenez, aste honetan, beste 80.000 txerto jasotzea espero du Jaurlaritzak.