Itxi

Faktoria

Laura Garrido

"Beste aukerarik ez badago, aztertu egin beharko dugu alarma luzatzearen aukera"

Jone LArrañaga | EiTb Media

86ko legearen aldaketa urgentziaz tramitatzearen alde egin du PPko Euskadiko buruak baina "beste erremediorik ez badago" aukera hori aztertuko dutela dio, "erkidegoek baliabideak izan ditzaten"

  • Laura Garrido

    Laura Garrido

    20:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

1986ko Espainiako Osasun Legea aldatu dadin Kongresuan urgentziazko tramitea baliatu litekeela defendatu du "Faktoria"n Laura Garrido Euskadiko PPren idazkari nagusiak baina "beste erremediorik ez badago" alarma egoera luzatzeko babesa aztertuko luketela onartu du.

Garridok zehaztu du erkidegoek baliabideak behar dituztela pandemiaren kontra neurriak hartzen jarraitzeko. Alde horretik, nolanahi ere, gogor kritikatu du Jaurlaritzaren ardura eta iritzi dio "beharrezkoa dela autokonplazientzia" utzi eta autokritika egitea. "Urkulluk orain urtebete esaten zuen", adierazi du, "ezkutatutako 155 bat zela alarma egoera eta orain haren defendatzaile handiena da".