Faktoria
Pedro Azpiazu
"Europak esaten badu onartu egin beharko da baina hau ez da zergak igotzeko unea"
Ogasun sailburuak onartu du Europako funtsen helburuak egoki betetzeko sistema fiskal osoari "buelta bat" eman beharko zaiola eta horretarako hausnarketan ari direla gehitu du.
-
Pedro Azpiazu
25:34 min
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailburuak "Faktoria"n berretsi du "ez dela hau zergak igotzeko unea" eta defenditu egin du, ildo horretan, Sanchezen aurrekontuak babestearen truke dieselaren gaineko zerga ez igotzeko EAJk bultzatu zuen konpromezua. Onartu du, hala ere, Europatik etor litekeela exijentzia hori eta "hala bada, onartu egin beharko" dela.
Azpiazuren arabera, "oso beharrezkoa da" Europako funts publikoen helburuak egoki lortzeko erreformak egitea baina, zehaztapen guztiak jakin artean, zergak ez igotzearen alde mintzatu da: "Zor publikoa erabiliz, gastu publikoaz covid-19ak eragindako krisi honi guztiari aurre egiteko momentua da". "Krisi hau atzean ikusten dugunean", gaineratu du, "hau dena ordaindu ahal izateko sistema fiskal guztiari buelta bat eman beharko zaio". Zehaztu du hausnarketa hori "lasaitasunez" egin behar dela eta ez du zerga aldaketek nondik joko dute argitu nahi izan, Jaurlaritzak eta diputazioek lan hori aurreratuta dutela esan arren.
"Ez dugu ikusten Jaurlaritzaren partehartzerik Euskaltelen"
Errekuperazioa, bereziki, industria sektoretik etorriko denez, Jaurlaritzak hemen errotuko diren enpresetako kapitaletan parte hartzen jarraituko duela azaldu du baina iragarri duenez, Arantxa Tapiak aurrez iradokitakoaren kontran, Euskaltelen, ez: "Ez dugu partehartzerik ikusten". Telekomunikazio enpresaren bost urteko konpromezua gogorarazi du ildo horretan: "Inbertsioak eta lanpostuak bertan finkatuz gero, askoz gatzagoa izango da Euskaditik joatea".