Itxi

Faktoria

MIREN BASARAS

"AstraZenecaren txertoak odolbilduak zergatik eragiten dituen argitzea falta da"

Mikel Yarza | EiTB Media

Txertaketa kanpainako arazoak eta kutsatzeen goranzko joera kezkagarritzat jo du Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologoak eta zuhurtziaren alde egin du, birusari aurre egiteko.

  • Miren Basaras mikrobiologoa.

    Miren Basaras mikrobiologoa.

    14:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Oraindik goiz da" AstraZenecaren  lehen dosia hartu dutenekin zer egin erabakitzeko, Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren arabera. Europako Medikamentuen Agentzia entsegu klinikoak egiten ari da etxe ezberdinetako bi dosi hartuz gero "zer gertatzen den" argitzeko eta, Basarasek "Faktoria"n adierazi duenez, “hurrengo asteetan ikusiko ditugu emaitzak”.

Basarasek gogorarazi du txertaketa irizpideak "ez direla berdinak" herrialde guztietan. Erresuma Batuan, esaterako, adina guztietako pertsonei eman dietela orain arte Astrazeneca txertoa eta pertsona gazteen artean izan duen eraginaz ohartuta erabaki dutela aurrerantzean 30 urtetik beherakoei ez ematea.

Astrazenecaren txertoak odolbiduekin duen loturari buruz adierazi du "zergatik eragiten dituen argitzea" falta. Basarasen esanetan, horrkein batera argituko du EMAk datozen asteetan zer nolako eragina izan duen Astrazenecaren txertoak emakume eta gizonen artean.

EAEko kutsatzeen gorakadari dagokionez ohartarazi du egunotako datua "Aste Santu aurrekoak" direla eta "datorren astetik aurrera" hasiko garela goranzko joera are argiagoa ikusten. Kutsatzeen gorakada ez ezik, “kezkagarri” jo du ospitaleetara eta ZIUetara geroz eta pertsona gehiago iristen ari direla.