Itxi

Faktoria

ARNALDO OTEGI

"Kezkaz bizi dugu kontzientzia nazionala azken aldian ahuldu izana"

Mikel Yarza | EiTB Media

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Madrilgo hauteskundeekin lotu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak maiatzaren 9an alarma egoera amaitzeko egindako iragarpena.

  • Arnaldo Otegi, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

    Arnaldo Otegi, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

    28:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

“Kontzientzia nazionala ahuldu egin da azken aldian”, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez. Aberri Egunaren ondorenean eman ditu azalpenak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan eta identitate aniztasunaz mintzo direnei zuzendu zaie: “euskalduna da hiltzeko arriskuan dagoena”.

Aberri Egunaren harira EAJk EH Bilduri eginiko kritikei ere erantzun die eta Andoni Ortuzarri leporatu dio ezker abertzalearekin akordiorik egitea posible ez dela “jendearen eskema mentalean sartu” nahi izatea. Otegik gonbitea luzatu dio EAJri, "publiko egin ditzan" gobernu egonkortasunean eta aberrigintza alorrean eginiko proposemanak. Ezker abertzaleko buruzagiak gaineratu duenez, PSErekin estatutuaren inguruko akordioak eginez gero, "ez dago erabakitze eskubiderik".

Kartzelatik irtendako ETAko presoei eginiko ongi etorriez ugaritu diren mozioen harira, Otegik onartu du "mina egin diezaiokeela norbaiti", baina ez du ulertzen zergatik. “Zarata atera” eta Osakidetza, Zaldibar, Abiadura Handiko Trena eta txertaketa kanpainaz “ez hitz egiteko estrategia” baten baitan kokatu du.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak maiatzaren 9an alarma egoera amaitzeko iragarpena Madrilgo hauteskundeen testuinguruan kokatu du Otegik.