Faktoria
Patxi Zabaleta
"Madariagak argi zuen abertzaletasuna anitza dela eta behar duela barruko lehia"
Jone Larrañaga | EiTB Media
Patxi Zabaletak adierazi du errelato "inposatuek" desitxuratu egin dutela ETAren sortzailearen ibilbidea. ETAren jarduna arrazoi politikoengatik amaitu behar zela defenditu zuela azpimarratu du
-
Patxi Zabaleta
4:54 min
Azeneko hogei urteotako harremanetik ezagutu zuen Patxi Zabaletak Julen Madariaga, ETAren sortzaileak Aralar alderdi politikora gerturatzea erabaki zuenetik. Hain zuzen ere, gogoratu du talde armatuko beste sortzaile "ia denek" egin zutela ibilbide bera sinesten zutelako ETA arrazoi politikoengatik sortu baldin bazen arrazoi politikoengatik geratu behar zuela bere jardunak bertan behera".
Gainera, abertzaletasunari buruz Madariagak zuen ikuspegia nabarmendu du Zabaletak: "ETA sortu zutenek, Julen Madariagak ere bai, abertzaletasunak anitza behar zuela, plurala dela, eskuina eta ezkerra dituela, eta bere lehia, dialektiba, akordioak eta borrokak behar dituela aurrera egingo badu".