Faktoria
Miren Basaras
'Lau txertoak dira eraginkorrak. Lauak dira onak. Eta ematea da inportanteena'
Jone Larrañaga | EiTB Media
Orain arte merkatuan daudenak eta onartzear den Johnson & Johnsonena etorri ahala jartzeko ahalegina egin behar dela dio mikrobiologoak, bereziki, gaixotasunaren forma larriak sahiesten dituztelako.
-
Miren Basaras
11:01 min
Merkatuan diren hiru txertoak eta hamabost eguneko epean onartu asmo den Johnson & Johnsonena "eraginkortasun altukoak" direla gogoratu du Miren Barasas EHUko mikrobiologoak eta etorri ahala jartzeak duen garrantzia azpimarratu du, bereziki, hilkortasuna jaisten dutelako. "Gaitzaren aldaera arriskutsuenak sahiesten ditu. Gaitza hartuta ere hilkortasuna jeisten du eta hori da inportanteena", esan du.