Itxi

Faktoria

Marterako lehia

'Lurretik kanpora bizitzeak ez du zentzurik'

Joen Larrañaga | EiTB Media

Marterako lehiaren atzean dagoen interesa, bereziki, teknologikoa dela azpimarratu digute Iñaki Pinto ingeniariak, Virginia Garcia Aranzadiko kideak eta Mikel Aramendi nazioarteko adituak.

  • Perseverancek ateratako lehen irudia

    Perseverancek ateratako lehen irudia

    25:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Perseverance arrakastaz marteratu da ostegun honetan. Emirerri Batuek planeta gorriaren orbitan jarri dute euren zunda eta Txinarena eta ari da itzulian-itzulian, datorren maiatzean Marteren azalean pausatzeko asmotan. Europako Espazio Agentziak eta Errusiakoak ere, elkarlanean, helburu hori dute nahiz eta euren proiektu hori 2023 arte atzeratuta daukaten. Lehia horren atzean zer dagoen aztertu nahi izan du "Fakoria"k: zergatik ari gara Marterekin hainbeste tematzen? ezagutza zientifikoa areagotzeko bakarrik? bizileku berriak bilatzeko? Marte ere ekonomikoki esplotatzeko? edota, potentzien nagusitasuna gaur egun espazioan jokatzen delako? Iñaki Pinto Sener-eko ingeniariak, Virginia Garcia Aranzadiko Astronomia saileko kideak eta Mikel Aramendik uste dute, batez ere, lehia teknologikoa dela jokoan dagoena. Hiruretatik bakar batek ez du uste Marten bizitzeak merezi duenik.