Itxi

Faktoria

Arantxa Tapia

"Berreskuratu ezin diren hondakin industrialak balorizatzeko baimena du Zubietak"

Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzen truke, enpresek konpromiso batzuk bete behar dituztela dio Arantxa Tapia sailburuak. Bide horretan, 430 milioi euroko laguntza berriak iragarri ditu.

  • Arantxa Tapia

    Arantxa Tapia

    26:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zubietako errausteagiri Eusko Jaurlaritzak emandako baimena hondakin industrialak balorizateko dela azaldu du Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Balorarizazio horretan hondakinak erretzen direla dio, ondoren energian erabiliko delako. Horrek ez du zabortegiaren emisioetan eraginik Tapia sailburuaren arabera. Abendura arte izandako aktibitatearen salaketaz dio legearen barruan egin direla.

Koronabirusak sortzen duen desegonkortasunak kontratu batzuk atzeratzea dakarrela dio Tapia sailburuak, baina esfortzua berezia egin behar dela uste du. Garai zailetan esfortzua eskatu behar delakoan da, baina ondoren onetan eskertu. Makina erramintaren elkarteko kritikak ez dituela ulertzen dio, "harreman zuzena" dutelako.

Europako funtsetarako Eusko Jaurlaritzak mahai gainean dituen proiektuek gauzatu behar direla uste du sailburuak.  Iberdrolak funtsen laguntza jasotzeko itsas gaineko haize energia sortzeko planaren barruan, haize-errotetako bat euskal kostaldean izango dela aurreratu du. Proiektu horrek, sektore osorako onurak ekarriko ditu Tapiaren hitzetan.

Jaurlaritzak 430 milioi euroko laguntza berriak iragarri ditu

Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntza plan berri bat aurkeztu du asteazken honetan. 430 milioi euroko aurrekontua gorde dute horretarako, ekonomiaren suspertzea eta "kalitatezko" enplegu berrien sorrera helburu. Bereziki garapen jasangarriaren aldeko apustua egingo dute. Hain zuzen ere, aurrekontuaren % 40 ikerketa eta garapenera bideratuko dute.

Tapiak nabarmendu du "anbizio handiko" laguntza plana dela, eta pandemiak eragindako krisi testuinguru batean aurkeztuko dutela, 2020ak "kolpe latza" eman baitio Euskadiko ekonomiari.

Horrekin lotuta, gogora ekarri du barne produktu gordina % 9,5 jaitsi zela eta industria jarduna % 13,3. Gainera, nazioarteko harremanak "etenda" egon ziren, mugikortasunean ezarritako murrizketen ondorioz. "Mundu mailan ere ekonomiak atzeraldia izan du, baita enpleguak ere", adierazi du.