Itxi

Faktoria

Bingen Zupiria

"Egoerak eskatzen digu zorroztasunean jarraitzea"

Jone Larrañaga | EiTB Media

Bingen Zupiriak ohartarazi du gaixo egon litezkeen pertsonen etxeratzeak bermatzea dela "une honetan, arrisku punturik inportanteena".

  • Bingen Zupiria

    Bingen Zupiria

    19:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

LABI batzordea batuko den astean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du "egoerak zorroztasunean jarraitzea" eskatzen duela.  Euskadi Irratiko "Faktoria"n eskainitako elkarrizketan gogoratu du aldi baterako "tentsioan bizitzea" eskatuko digula gaixotasunak eta "pazientzia eta denbora" beharko direla ondorioz.

Ez du aurreratu nahi izan zein norantzatan etorriko diren neurriak eta zehaztu du ostiraleko bileraren aurretik teknikariek egindako irakurketen araberakoak izango direla, beti ere, Jaurlaritzak ezarriak dituen lehentasunak aintzat hartuta: Ahalik eta jardun ekonomiko zabalenarekin jarraitzea, hezkuntza modu presentziala bermatzea eta, azkenik bizitza sozial ahalik eta eramangarriena egitea. Bitarte horretan, azpimarratu du, positiboen arakatzeekin jarraitu beharko dela eta "bermatu egin beharko dela gaiso egon litezkeen pertsonen etxeratzea". "Hori da", gaineratu du, "une honetan dugun arrisku punturik inportanteena".

Hain zuzen ere, herritarrek duten jokatzeko moduari egin dio erreferentzia, baita ere, ostalaritzako murrizketak defenditzerakoan eta Europako herri nagusietan indarrean dauden neurriak ekarri ditu gogora. Jakinarazi du, ildo horretan, "ebidentzia" horiek aurkeztuko dituela Jaurlarizak ostalarien elkarteek aurkeztutako errekurtsoen alegazioetan.