Itxi

Faktoria

Miren Gorrotxategi

'Gasteizen akordio politikoa posible izan da; Jaurlaritzan zergatik ez?'

Diru partida jakinetara ez baizik Jaurlaritza konpromiso politikoetara behartu nahi duela azpimarratu du Elkarrekin-Podemoseko buruak eta azken unerarte jarraituko dutela aurrekontuen negoziazioa.

  • Miren Gorrotxategi, Elkarrekin-Podemoseko Parlamentuko bozeramailea

    Miren Gorrotxategi, Elkarrekin-Podemoseko Parlamentuko bozeramailea

    20:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko Parlamentuko bozeramaileak jakinarazi du akordioa lortu dutela EAJ eta PSE-EErekin Gasteizko aurrekontuak aurrera ateratzeko. "Faktoria"n aurreratu duenez, gasari buruz ez ezik, etxegabetzeak gerarazteko eta alokairuaren prezioa kontrolatzeko konpromisoen truke bideratuko dituzte aurrekontuak Arabako hiriburuan, abstentzioaren bidez.

Gorrotxategik azaldu du bertan posible izan dela udal gobernuarekin akordio politikoetara iristea eta jarrera hori bera eskatu dio Jaurlaritzari. 'Gasteizen akordio politikoa posible izan da; Jaurlaritzan zergatik ez?', galdetu du. Onartu du Gasteizko Udalekoak ez bezala, Jaurlaritzak ez duela euren babesik behar aurrekontuak aurrera ateratzeko baina pandemia garai honek 'adostasunari ahalik eta oinarri sendoena ematea' eskatzen duela erantsi du. Alde horretatik, 'azken unera arte' negoziatzen jarraituko dutela iragarri du.