Itxi

Faktoria

Sare sozialak

Twitter, Parler eta adierazpen askatasunaren marra gorriak

Interneteko enpresa erraldoiek adierazpen askatasuna mugatzeko duten botereaz aritu gara "Faktoria"n, Twitterrek eta Facebookek Donald Trumpen kontuak ezabatu eta Parler sare soziala itxi berritan.

  • Donald Trumpen Twitter kontua.

    Donald Trumpen Twitter kontua. Argazkia: EFE

    22:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Parler eta GAB sare sozialak protagonismoa ari dira izaten Donald Trumpen agintaldiaren epilogo kaotikoan. AEBetako Kongresuaren aurkako erasoa hauspotzea egotzita, jarduneko presidentearen Twitter, Facebook eta Instagram kontuak ezabatu dituzte, eta trumpzale-ek GABera eta gutxira itxi duten Parlerrera jo dute.

Faktorian Interneteko enpresa erraldoiek adierazpen askatasuna mugatzeko duten botereaz aritu gara Ion Mirena Landa EHUko zigor zuzenbideko katedradunarekin, eta AEBetako eta Europako estatuetako araudiek adierazpen askatasuna eta gorroto delituak jasotzen dituzten moduaz. Analisi-mahaia osatu dugu Nerea Azurmendi, Begoña Sanzberro eta Iñaki Galdos ohiko solaskideekin, eta sare sozialak eskuin muturraren gotorleku bihurtzearen arriskuez aritu gara.