Itxi

Faktoria

Miren Basaras

"Egoitzetako egoiliarrak lehenbailehen immunizatu behar dira, partzialki bada ere"

Pilar Goya | EiTB Media

Miren Basaras EHUko mikrobiologoak ohartarazi du: "Txertoaren eraginkortasuna ikusi nahi badugu, iritsi bezain laster jarri egin behar dira guztiak, hobe gaur bihar baino eta bihar etzi baino".

  • Miren Basaras, EHUko mikrobiologa FAKTORIA saioan.

    Miren Basaras, EHUko mikrobiologoa FAKTORIA saioan.

    5:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Basaras EHUko mikrobiologoak argi eta garbi defendatu du txertoak iritsi ahala jartzea, batez ere, adinekoen egoitzetako egoiliarrak ahalik eta azkarren immunizatzeko. Bigarren dosia bermatzeko txertoen erdia gordetzea baino, dauden txerto guztiak berehala jartzearen alde mintzatu da "Faktoria" saioan, "patzialki bada ere, txertoaren eraginkortasuna ikusi nahi baldin bada".

Gabonen ostean bizi dugun kutsatze kopuruaren gorakadaz, aurrikusi zitekeen agertokia dela onartu du: "Inzidentzia metatuak 50 puntu baino gehiago igo da oso denbora laburrean eta espero liteke datozen asteotan igotzea. Horrek jende gehiago ospitalizatzea ekarri du, asteburuan ehun baino gehiago".

Egoerari aurre egiteko, orain mugikortasuna eta bilkurak mugatu behar direla esan du: "Zenbat eta gehiago mugitu eta elkartu, birusaren transmisioa erasokorragoa da. Neurri zorroztaileak ezarri beharko dira hori ez gertatzeko". Erresuma Batutik iritsi den alderaz galdetuta, Miren Basarasek argi utzi du: "berdin zaigu zein aldaera den, burusa kontrolatu egin behar dugu eta hedapena kontrolatzeko badakigu zein diren neurriak".