Faktoria
Kike Amonarriz
'Superbotereak ematen dituzte 'ahobizi' eta 'belarriprest' txapek'
Euskaldunak konplize egiteak duen garrantzia azpimarratu digute Barakaldoko Ander Ezeiza eta Ainhoa Zabaletak, Goizuetatik.
-
Kike Amonarriz
22:22 min
Oraingoz Euskaraldirako aldez aurretiko izena eman dutenen kopurua orain bi urtekoa baino txikiagoa den arren, 147.000tik ia 50.000, kide berriak direla azpimarratu nahi izan du Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak eta beraz, Euskaraldiak jada asko irabazi duela. Euskal hiztunek espazio berriak irabazi behar dituztela ere gehitu du eta ariketa masibo hau egokiera ezinhobea dela konplizitateak lortzeko.
"Superbotereak ematen dituzte txapek", esan du ildo horretan, ondoan 'ahobizi' edo 'belarriprest' txapak jantzita dituztenak topatuta, ordura arte irudikatzen ez genituen hizkuntza harremanak sortzen direlako. Bat etorri da berarekin Ander Ezeiza, Barakaldoko Euskaraldiko koordinatzailea. Egoera linguistiko erabat euskaldunean, Euskaraldiak herritarrak mugitzeko duen gaitasuna, eta denak batera, hizkuntzaren aldarrikatzen due gaitasuna azpimarratu du, aldiz, Ainhoa Zabaletak, Goizuetatik.