Itxi

Faktoria

Miren Basaras, 'Faktoria'-n

"Arautze-agentzien iritzia falta da, baina merkatuan dauden txertoak seguruak dira"

Moderna eta Pfizer enpresek iragarritako txertoez zuhurtzia eskatu du Miren Basaras EHUko mikrobiologia irakasleak, baina gogoratu du agentzia publikoek onetsitako txerto denak fidagarriak direla.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    7:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Moderna eta Pfizer enpresek egin bezala, txertoak prentsa-ohar bidez iragartzea "zilegi" dela esan du "Faktoria"n Miren Basaras EHUko mikrobiologia irakasleak, baina gogoratu du oharrak bere horretan ez duela ezer esan nahi: "arautze-agentzien oniritzia da benetan garrantzitsua". Agentzia ofizialei dagokie SARS-CoV-2 birusaren aurkako bi txertoak zientifikoki aztertzea, eta eraginkorrak eta seguruak diren ala ez ebaztea. Zuhurtzia eskatu du, horrenbestez, baina nabarmenduz merkaturatutako txerto denak seguruak direla.

Pfizerren txertoarekin alderatuta, EHUko mikrobiologia irakasleak azaldu du Modernarenak baduela abantaila bat: "Ez du horrenbeste hotz eskatzen; hozkailu arrunt batean hilabete eman dezake, eta izozkailuan, sei hilabete". Eta enpresen arteko lehia "ona" dela esan du, eta "aberatsa" dela merkatuan aukera bat baino gehiago egotea.