Itxi

Faktoria

AEBetako hauteskundeak

Erreferenduma Amerikako Estatu Zatituetan

AEBko polarizazioak Trumpi buruzko plebiszitu itxura eman die hauteskundeei, eta Winsconsin eta Michiganera jo du "Faktoria"k erantzun bila.

  • AEBetako hautesleku bat

    AEBetako hautesleku bat

    21:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxe Zuriko maizterraz ez ezik, AEB Amerikako Estatu Batuetako norabideaz eta munduko ordena mutilateralaren geroaz erabakiko dute 240 milioi boto-emaileek. Donald Trump presidentegai errepublikanoaren eta Joe Biden demokrataren artean aukeratu behar duten honetan, erabakigarriak izan ohi diren bi swing state-n izan gara. Biak ala biak Trumpen alde egin zuten estatu industrialak.

Milwakee-Winsconsingo Uniberitsitateko Ekonomia irakaslea da Itziar Lazkano, eta azaldu duenez, boto-emaile demokraten mobilizazioa izango da gakoa: "Obamaren alde egin zuten boto-emaile askok bizkarra eman zioten Hillary Clintoni, eta mobilizazio horrek erabakiko du emaitza". Michigango Uniberitsitateko Filosofia irakasle Joseba Gabilondok ohartarazi du, bain Trumpen aldeko "ezkutuko botoa" egon litekeela, baina ez du zalantzarik: "Bidenek irabaziko du, eta agerian geratuko da Trump koldar hutsa dela".

Mahai-ingurua osatzeko Washingtonera jo dugu Amaia Uribe eta Mikel Reparaz EITBren berriemaileen eskutik. Presidentegaien inguruko azken orduaz aritu zaizkigu, eta hauteskunde-biharamonaren inguruko ziurgabetasunaz eta indarkeria-giroaz.