Faktoria
AEBetako hauteskundeak
"Ultraeskuineko miliziak prestatzen ari dira, Trumpek galduz gero kaosa eragiteko"
AEBetako hauteskundeen atarikoetan, Joe Biden indartsu ikusten dute Amaia Uribek eta Ander Caballerok, baina gogoratuz Trump "bizirik" dagoela, eta alde dituela milizia ultraeskuindarrak.
-
Hauteskunde-eztabaida
21:26 min
Datorren asteko asteartean, datozen lau urteetarako presidentea eta Kongresuko kideak aukeratuko dituzte AEBetan. Pandemia betean datoz hauteskundeak, ezusteko atzeraldi ekonomikoan eta arrazakeriak gizartearen polarizazioa astinduta. Hitzorduaren atariko, jokoan dagoena aztertu dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n, Amaia Uribe EITBren berriemailearen eta Ander Caballero Bostonen izi den diplomazian adituaren eskutik. 2016an Trumpen alde egin zutenak "mobilizatuta" ikusi dituzte biek ala biek, eta gakoa da Biden gai izango ote den presidentearen aurkako haserrea bereganatzen, eta duela lau urte errepublikanoen alde egin zituen langileak berreskuratzen.
Hauteskundeen biharamonari ere erreparatu diote. "Ez dago argi Trumpek emaitza onartuko duen ala ez", esan du Uribek, "eta ultraeskuineko miliziak prestatzen ari dira. Biden gailenduz gero kaosa eragiteko". Bide beretik aritu da, tartea amaitzeko, Mikel Reparaz EITBko nazioarteko zuzendaria: "AEBetan supremazismoa deusteztea ez da batere erraza izango, demokratak gailenduta ere". Senaturako hauteskundeen garrantziaz aritu zaigu Reparaz, eta errepublikanoak Auzitegi Gorena epaile kontserbadorez betetzearen ondorioez.