Itxi

Faktoria

MIKEL ARANA

"15 eguneko epean onartuko dugu joko arloko publizitatea arautzeko dekretua"

Apustu etxeei buruz Eusko Jaurlaritzak onartutako moratoria "motz" geratzen dela erantsi du Espainiako gobernuko Joko Zuzendari Nagusi Mikel Aranak, eta bideo-jokoak jarri ditu jopuntuan.

  • MIKEL ARANA

    MIKEL ARANA

    22:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jokoaren inguruko publizitatea arautzeko errege-dekretua bi aste barru onartuko dutela jakinarazi du Euskadi Irratiko "Faktoria"n Mikel Arana Espainiako gobernuko joko zuzendari nagusiak. Espainiako ministroen kontseiluak onetsi eta biharamonean plazaratuko dute neurria Estatuko Boletin Ofizialean. Aranak aitortu du publizitatea guztiz debekatzea baino, hobe dela mugatzea, auzitegietan ez daitezen helegiteak pilatu. Eta ukatu egin du, era berean, futbol taldeen aldetik presioa jasan dutenik: "moratoria errespetatzea espero dut eta publizitatearen inguruko hausnarketa egitea".

Aranak dioenez, jokoarekin lotutako adikzioek ez dute gora egin urte hasierako itxialdian, baina kezkatuta azaldu da, "geroz eta gazteagoak" direlako online esparruan apustuak egiten dituzten erabiltzaileak. Apustu etxe gehiago irekitzeko Jaurlaritzaren debekua motz geratzen dela uste du, eta jakitera eman duenez, publizitatea arautu ostean, bideojokoen esparruari helduko diote.