Itxi

Faktoria magazina

Ander Egiluz

"AEBko hauteskunde kanpaina zikina eta itsusia izaten ari da"

Estatu Batuetan bizi den euskaldun batekin berriketalditxoa egin dugu hauteskunde garaia nola bizi den konta diezagun. Gaurkoan, Ander Egiluz izan dugu.

  • Donald Trump, kanpainako irudi batean. Argazkia: EFE

    Donald Trump, kanpainako irudi batean. Argazkia: EFE

    13:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatu Batuetako hurrengo presidentea aukeratzeko atzera kontaketan beste maila bat igo dugu. Hiru aste falta dira hauteskunde egunerako, eta, asteartero ohi dugunez Estatu Batuetan bizi den euskaldun batekin egin dugu berriketalditxoa 'Faktoria'n, hauteskunde garaia nola bizi den konta diezagun. Ander Egiluz (Leioa) izan dugu gaur gonbidatu. Kazetaria da eta bi urte daramatzan Ameriketan. Egun, Joe Biden-en kanpainan ari da lanean bera, esan digunez, "Donald Trump oso arriskutsua" iruditzen zaiolako eta beste lau urteko agintaldia "oso-oso txarra litzatekeelako AEBentzat eta mundo osoarentzat". Esan digunez, berez, ez da Biden zalea, "baina bi gaitzen artean, aukeratu" behar izan du.

Jendeari telefonoz deitzea da bere lana, gida bat jarraituta, eta musutruk ari dela aitortu digu. Bere burua aurkeztu zuen hauteskunde egunean jendeari botoa ematen laguntzeko. Izan ere, esan digunez, hango sistema konplikatua da, eta Trumpek beldurra sartu nahi du jendeak botorik eman ez dezan. Ingelesez ondo moldatzen ez direnei gaztelaniaz laguntzen die Egiluzek. Edonola ere, kanpainako giroa oso "zikina eta itsusia izaten" ari dela azpimarratu du, "espero zitekeen bezala".