Faktoria magazina
Lizoain ibarreko alkatea
"Burrunba indartsua izan da eta herritarrak beldurrez daude"
Koldo Albira Lizoainibar-Arriasgoiti bailarako alkateak esan du gauerdian sumatu duten lurrikara handia izan dela, eta dena mugitu dela.
-
Nafarroako mapa
4:11 min
Bart hainbat lurrikara somatu dituzte Nafarroan. Lizoainibar-Arriasgoiti bailaran izan dute epizentroa, eta Richter eskalan 4,4 eta 4,6ko indarra izan dute handienek. Koldo Albira bailarako alkateak 'Faktoria'n esan digunez, gauerdian somatu dute handiena: "dena mugitu da, ohea, atea, kristalak... Burrunba indartsua izan da". Herritarren whatsapp ugari jaso ditu gauean alkateak, izan ere, aitortu digunez, beldurrez daude. 2004an lurrikara handiagoa izan zueten, kalte handiak utzi zituen hak, eta hura gogoratuz, ikaratuta daude bailarako biztanleak.
Gaur Antton Aretxabala geologoarekin geratuta dagoela aurreratu digu eta gertatutakoaren azalpenak emango dizkiela espero du.