Itxi

Faktoria

Lurrikarak Nafarroan

'Oso zaila da oraingoak baino maila handiagoko lurrikarak izatea Nafarroan'

Arturo Apraiz geologian espezializatuta dagoen EHUko doktoreak Nafarroako lurrikarez azalpenak eman ditu "Faktoria" albistegian.

  • Lurrikarak Nafarroan

    Arturo Apraiz

    4:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urriaren 1ko goizaldea esna eman dute Nafarroako herri askotan berriz ere lurrikarak errepikatu direlako. Lizoain herrian erdigunea izan dute lur-mugimenduak eta zergaitik errepikatzen diren eta zergaitik iritsi diren Richter eskalan 4.mailara jakiteko, Arturo Apraiz Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia irakaslearengana jo dugu. Geologian espezilizatutako irakasleak dio, lurrikarak izan diren Esa ingurua ez dela geologikoki toki berezian. Lurrikara hauek, noizbehinka gertatzen diren 'energia-askatzeak' direla esan du, 'energia pilatzen da eta energia guzti hauek gero askatzen dira'. 4tik gorako maila lortu dute bart izan diren lur mugimenduek. 'Euskal Herriarentzat handiak dira baina ez orokorrean, ez dute indar suntsitzailerik' argitu du Arturo Araiz Zientzia irakasleak eta bere ustez, zaila litzake, 'hortik gorako lurrikara izatea' Nafarroan.