Itxi

Faktoria

Covid-a ZIUetan

'Serio hartu ezean, leku berera goaz'

Jesus Mari Gabilondok 21 egun egin zituen ZIUn. Zainketa intentsiboen unitatea zuzentzen du Fermin Labayenek Gurutzetan. Gizarteari deia egin diote biek, kalean ikusten direnekin arduratuta.

  • Jesus Mari Gabilondo eta bere emazte Esther

    Jesus Mari Gabilondo eta bere emazte Esther

    26:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurutzetako Zainketa Intentsiboen Unitatean ingresatuta dagoen covid gaixo gazteenak 23 urte ditu eta larri dago. Fermin Labayen unitate horretako arduradunak eta Josune Goikoetxea Gaixotasun Infekziosoen unitatekoak bat datoz: mutil horrek ez zuen inolaz ere pentsatu bigarren olatu honetan koronabirusak harrapatuko zuenik.

Baina estu hartu du eta hestu hartuko ditu hemendik aurrera asko, segurtasun neurriak zorrotz hartzen ez baditugu. Dei horixe egin du Jesus Mari Gabildondo zarauztarrak ere. Hiru aste egin zituen zainketa intentsiboetan, Donostiako ospitalean. Orduko delirioak, geroko beldurrak, oraingo neke eta pozak eta geroko desioak kontatu dizkigu: gelakide izan zuen Paco, 43 urterekin koronabirusak larri utzi duena, besarkatu ahal izatea.