Faktoria
Asteartean
Hezkuntza behar bereziak eta koronabirusa, "Faktoria"n
Argiska Zulaika eta Eider Belasko irakasleekin eta Andrea Zeberio gurasoarekin hitz egingo dugu.
-
Motxila batzuk zintzilik eskola batean.
Zer nolako eragina izan du koronabirusak behar bereziak dituzten ikasleeengan (ikusmen urritasuna edo entzumen urritasuna, esaterako) eta haien irakasle eta familiengan? Hezkuntza esparruan behar bereziak dituzten kolektiboen errealitateari erreparatuko diogu "Faktoria"n, besteak beste, Argiska Zulaika eta Eider Belasko irakasleen, eta Andrea Zeberio gurasoaren eskutik.
09:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, 'Diorama' tartean, mugikortasunaz eta arkitekturaz ariko gara Oier Martinez eta Jon Ander Agirre kolaboratzaileekin. Horrez gainera, Nerea Arriolaren umore tartea izango dugu, eta, 'Zirimola' tartean, berriz, Senegal ezagutuko dugu Mariana Santosekin eta Jon Gorritirekin. Bestalde, datozen egunetan pertseidak ikusteko aukera izango denez, Eureka museoko Nerea Etxanizek ongi ikusteko argibideak emango dizkigu. Euken Ostolazaren 'Paris-Paris' ere ez zaigu faltako.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".