Faktoria
Mikel Otero
'Ateak irekita daude gure mahaian baina EHBilduk subirautzaren bidean egon behar du'
Herri honek aurrera egin dezan EH Bildu derrigor aintzat hartu behar dela azpimarratu du koalizioko Arabako parlamentari hautatuak.
-
Mikel Otero, EH Bilduko Arabako zerrendaburua. Irudia: EiTB
6:08 min
Bigarren indar gisa sendotuta, "herri honek aurrera egin dezan" EH Bildu "derrigorrez" aintzat hartu behar den alderdia dela azpimarratu du "Faktoria"n Mikel Otero Arabako zerrendaburu gisa parlamentari berrautatu dutenak.
Alde horretatik, arlo sozialetik aurrera egiteko bidea subirautzatik etorriko dela zehaztu du eta ardatz horretan kokatzen dela koalizioa nahiz eta "EH Bilduk ateak zabalik dituen bere mahaian eseri nahi dutenentzat".
"Gehiago desberdinak aktibatu daitezke eta gure asmoa da gehiengo desberdin horiek aktibatzen saiatzea", zehaztu du, eta gaineratu "ikusi egin beharko dela" besteak noraino iritsi nahi duten subirautzan eta gizarte arloan.