Itxi

Faktoria

COVID-19

“Kontaktu zuzenak lokalizatuta daude, kaletik igaro izana ez da arriskua”

Larunbatean itxi zuten Ordiziako Etxezarreta kaleko Sarri taberna, Osasun Sailak balizko agerraldi bat atzeman ostean. Asteburuan aldameneko beste hiru taberna ere itxi dituzte prebentzioagatik.

  • ADUR EZENARRO, ORDIZIAKO ALKATEA

    ADUR EZENARRO, ORDIZIAKO ALKATEA

    8:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adur Ezenarro Ordiziako alkateak eman dizkigu azalpenak Faktorian.

Covid Probak egiteko lau karpa txiki jarri dituzte Ordiziako Osasun Etxearen aldamenean. PCR testak egiteko, hori bai, txanda eskatu behar da. Ezenarrok azaldu digu taberna hauetako ohiko bezeroek eta langileek izango dutela lehentasuna; kaletik pasa, baina, tabernatara sartu ez direnek, ez dutelako arriskurik suposatzen.

Nekane Murga Osasun Sailburua ere gerturatu da goizean Ordiziara. Alkateak ez du baztertu neurri gehiago ezarri beharra. Une honetan, anbulatorioko langileekin eta Osasun Sailarekin ari dira protokoloa zehazten.