Itxi

Faktoria

MIREN BASARAS

"Bigarren olatua edozein momentutan gerta daiteke ez baditugu neurriak hartzen"

Adin txikikoen artean agertu diren COVID-19 kasuen harira, EHUko mikrobiologoak dio bereziki adinekoengan jarri dela arreta, eta gehienetan kasu larriak ez diren arren, umeak ere kutsa daitezkeela.

  • Miren Basaras EHUko mikrobiologoa

    Miren Basaras EHUko mikrobiologoa

    9:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Basaras EHUko mikrobiologoak 'Faktoria'-n ohartarazi du umeen artean ere egon daitezkeela kasu eta sintoma larriak. "Mezua izan beharko litzateke ez bakarrik pertsona helduak eta adineko pertsonak kutsatu daitezkeela eta kasu larriak egon daitezkeela, baizik eta umeetan ere hori gerta daitekeela".

Azken astebetean 64 positibo izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; horietatik hogei 19 urtez azpikoak izan dira. Basarasen ustetan, gazteagoak kutsatzearen arrazoi nagusia da helduek eta adinekoek babes neurri zorrotzagoak izaten dituztela. "Kalean ikusten ditugu adineko pertsonak maskarak erabiltzen, gazteak ez. Horrek egiten duena da kutsadura maila handiagoa izatea gazteen artean [...] Zenbat eta gazteagoak, badirudi beldurra kendu diogula birus honi".

Adina edozein dela ere, Basarasek asintomatikoen papera "oso garrantzitsua" dela nabarmendu du. Funtsezkotzat jo du, era berean, maskararen erabilera distantzia fisikoa errespetatzen ez den kasuetan. "Nerabe eta gazteagotan eta zaharrago batzuetan maskararen erabilera eta distantzia ez dira bermatzen".