Faktoria magazina
Maria Zunzunegi
Burua nola, etxea hala
Maria Zunzunegi psikologoak norberaren etxea bizitzen ari garen egoeraren isla dela eta kofinamenduan bizi izan dugunak zuzeneko eragina izan duela azaldu du.
-
Maria Zunzunegi
11:53 min
Maria Zunzunegi psikologo zestoarra Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan izan da etxeko ordenak pertsonengan duen eragina azaltzen. Burua nola, etxea hala izaten dugu eta konfinamenduak eragin zuzena izan du gure denbora espazio bakarrera mugatu baitugu eta espazio honi inoiz baino atentzio gehiago eskaini diogu.
Garbiketak egiten ditugunean barne lan bat egiten dugu eta gauza asko mugitzen dira gugan eta barne lan hori egiteko aholkuak eman dizkigu Zunzunegik.