Itxi

Faktoria

Laura Garrido

"Boto eskubideaz eta osasunaz berme gehiago jarriko diogu Urkulluri baldintza gisa"

Alderdi Popularreko legebiltzarkideak ez du baztertu hauteskundeak uztailean egitea babestuko dutenik.

  • Laura Garrido, PPko legebiltzarkidea

    Laura Garrido, PPko legebiltzarkidea

    14:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Galizian osasun egoera hobea dela eta, hango hauteskundeak eta Euskadikoak ez direla zertan batera deitu behar iritzi dio Laura Garrido PPko legebiltzarkideak. Hala eta guztiz ere, ez du ukatu Iñigo Urkulluk uztailaren aldeko apustua egingo balu, popularren babesa izango dutenik, "Gobernua eta Legebiltzarra lehenbailehen osatzea garrantzitsua delako".

Gaurko bileran berme zehatzak exijituko dituztela aurreratu du, osasun bermeak eta boto eskubidea betearazteko bermeak. "Nola osatuko diren mahaiak, bozketa nola izango den… horiek bermatu behar dira osasun aldetik, eta bermatu behar da, baita ere, botoa emateko eskubidea. Beldurra egon liteke, adineko jendearen partetik batez ere. Ildo horretatik eskatuko ditugu bermeak", zehaztu du Laura Garridok 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Zehaztu du aurreko bileran hiru orriko txostena baino ez zutela jaso, azken egun hauetan izan direla zehaztapen gehiago baina informazio tekniko osoa eta gardena exijituko diotela gaur lehendakariari.