Faktoria magazina
Denda txikiak
Enpresa txiki zein ertainen egoera eta eragileek proposatutako irtenbideak
Salbuespen egoera honek eragin handia izango du gure ekononomian, eta zer esanik ez, enpresa txiki eta ertainen alorrean. Hori dela eta, leiho bat ireki nahi izan diegu 'Faktoria' saioan.
-
Denda txiki bateko irudia. Argazkia. EiTB
25:34 min
COVID-19a zabaldu zenetik, hainbat dira hartutako neurriak eta horietako askok zuzenean eragin die ennpresa txiki eta ertainei. Salbuespen egoera honek gogor jo du beraien alorrean eta ez dira egoera xamurra bitzitzen ari.
Hori dela eta, gaurko 'Faktoria' saioan leiho bat ireki nahi izan diegu egoera hori bizitzen ari direnei zein laguntzen saiatzen ari direnei eta horretarako, Nagore Silvan, Ñam-Ñam gozoki dendako jabea, Ianire Garcia eta Amaia Abarrategi Bilboko Harrobia ikastolako ikasle eta irakaslea eta Elena Zubiria #HaudenaPasatzendenean proiektuko enbaxadorea gonbidatu ditugu.
Nagore Silvanek gozoki dendek azken hilabetean jasan duten egoeraren inguruan eta autonomoei eskainitako laguntzen inguruan hitz egin du, Ianire Garcia eta Amaia Abarrategi, martxan jarri duten denda txikiei publizitatea emateko marketin solidarioaz jardun dira eta Kanpainekin jarraituz, Elena Zubiriak, momentuan itxita dauden merkatari eta ostalariek, diru-sarrerak izateko modua azaldu du.