Faktoria
Joseba Bikandi
"Oraingo krisia ez da txertoarekin konponduko. Urte amaiera aurretik ez da helduko"
Oraingo krisiari orain ditugun baliabideekin egin behar zaio aurre EHUko irakaslearen arabera, Txinan eta Estatu Batuetan egiten ari diren saioek hilabete luzeak beharko dituztelako oraindik.
-
Laborategiko lana, coronavirusaren krisi betean
13:12 min
Joseba Bikandi EHUko biologia irakasle, mikrobiologian espezializatu eta immunologian aditu denak txertoa lortzeko Txinan eta Estatu Batuetan egiten ari diren saiakerak azaldu dizkigu. Nolanahi ere, argi utzi du txertoa urte bukaera baino lehen ez dela iritsiko inola ere ez eta azpimarratu digu, hortaz, oraingo krisiari orain eskura ditugun baliabideekin egin behar zaiola aurre. Testuinguru horretan kokatu du konfinamendu neurriei buruzko eztabaida ere: Nerri zorrotzek zenbateraino egiten duen kalte eta zenbateraino mesede, oreka horretan mugitu beharra dagoela.