Itxi

Faktoria

Arantxa Tapia

"Premien arabera malgutasunez jokatzea izango da garrantzitsuena"

Ekonomia Garapenerako sailburuak azpimarratu duenez, "jakien hornikuntza ez da faltako, marka guztiak ez topatu arren. Lasaitasunez eta arduraz joka dezagun".

  • Arantxa Tapia

    Arantxa Tapia

    8:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuak 'Faktoria'n esan duenez, industriaren itxiera erabatekoa ez litzateke etorri behar. Koreako edo Singapurreko adibideei jarraituz, azpimarratu du "osasuna zaindu behar dela baina ekonomia mantenduz, nahiz maila baxuagoan, dena pasatzen denean azkarrago berreskuratzeko; hori bai, segurtasuna zainduz". 

Diru-laguntzei dagokienez, bihar hartuko dituzte erabakiak gobernu bileran. "Gehien sufrituko duten enpresa txiki, autonomo eta sektoreei laguntzeko hasiko gara 300 milloiko funtsa erabiltzen. Premien arabera malgutasunez jokatzea izango da garrantzitsuena", adierrazi digu sailburuak.

Tapiak ziurtatu du "jakien hornikuntza" ez dela faltako, "marka guztiak ez topatu arren. Lasaitasunez eta arduraz joka dezagun".