Itxi

Faktoria

Arantxa Tapia

"Jaurlaritza prest dago krisialdian jarri zirenak baino milioi gehiago jartzeko"

Sektoreka egiten ari diren azterketaren ondoren iragarriko dituzte Espainiako Gobernuak onartzen dituenei gehitzeko neurri osagarriak.

  • Arantxa Tapia

    Arantxa Tapia

    9:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Krisialdian 600 milioi jarri zituen Jaurlaritzak. Prest dago Jaurlaritza 800 milioi jartzeko ere", esan du 'Faktoria'n Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuak atzo enpresentzako iragarri zuen likidezia lerroaz. Halaber, koronabirusak estualdian jarriko dituen enpresentzat pizgarri fiskalak ere ragarri ditu (Europan laguntza zuzenak emateko salbuespenak onartu dituenez gero) eta jakinarazi du aztertuko dituztela Foru Aldundiekin neurri fiskalak ere, adibidez, ordainketak malgutzeko.

Azaldu du sektoreka egiten ari direla bilerak egunotan, eta "gertu-gertuko argazkia" egin ondoren iragarriko dituztela neurri horiek, Espainiako Gobernua prestatzen ari diren neurrien osagarri. Alde horretatik defendatu du, sindikatuei erantzunez, atzo egindako bileran xehetasun gehiago eman ez izana.