Itxi

Faktoria

Beltran-Sololuze familiak

'Ez ditugu loreak zabortegira eraman nahi'

Zaldibarko zabortegiko luizia gertatu zela hilabetea betetzera doanean, Joaquin Beltranen familiak elkarrizketa eskaini du.

  • Txisko Beltran, desagertuta dagoen Joaquin Beltranen anaia

    Txisko Beltran, desagertuta dagoen Joaquin Beltranen anaia

    1:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaldibarko zabortegia gertatu zela hilabete betetzen den egunaren bezperan, elkarrizketa eskaini du desagertuta dagoen Joaquin Beltran familiak. Zabortegira egunero falta diren bi langileak bilatzeko lanetan parte hartzen ari dira Xisco Beltran anaia eta Rodolfo Martin, Alberto Sololuzeren lagun mina. Mikrofonoen aurrean hitz egin dute lehen aldiz, arduradun politikoek erakutsi duten koordinazio falta eta lanak ez gelditzeko exijentzia aldarrikatzeko. Minduta daude oso, Verter Recycling enpresak erakutsi duen jarrerarekin, ezbeharra gertatu eta 'aste bete behar izan zuelako zerbait egiten hasteko'.

Euskadi Irratiak desagertuta dagoen bigarren familiarekin, Alberto Sololuzeren senideekin hitz egin du. Bilaketekin jarraitzeko Beltran faminiak egiten duen aldarrikapenean bat egin dute, 'dolua egin, epe hau gainditu' eta aurrera egin ahal izateko.