Faktoria
Zaldibarko ezbeharra
"Zabortegiak bazuen amiantoa gordetzeko baimena"
Juan Mari Uriarte, Zaldibarko alkateordea, elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n.
-
Zaldibargo ezbeharra
8:29 min
Zaldibarren, zabortegi pribatu batetik A-8 autopistara erori diren milaka tona lurren artean, amiantoa dagoela baieztatu du Juan Mari Uriarte alkateordeak. Material hori, "amiantoa, biltzeko baimena bazuela" esan du Zaldibarko aginte taldeko ordezkariak 'Faktoria' albistegian. Ostiral goizaldeko ordu txikietan, ordu batak aldera, bertan behera utzi zituzten desagertuta dauden bi langileen bilaketa, gaua zelako eta Osalanak lanak gelditzeko agindua eman zuelako. Juan Mari Uriarte alkateordearen Faktorian kontatu duenez, "txakurrek markatutako goiko partean bilaketa egiten ari ziren, pertsona bat hori egon zitekeelako eta esku hutsik ari ziren bilaketetan. Eskafandrak eta abarrak hartu behar zituzte eta horregatik moztu zituzten lanak".
Zabortegiko ezbeharra gertatu eta 24 ordu pasa ez direnean, hipotesi guztiak zabalik daude. Zaldibarko alkateordeak dio, zabortegiak zuen lurraren zati txiki bat baino ez dela behera etorri, "goian mugitutako lur asko dago". Luizia zerk eragin zuen galdetuta, Uriarte alkateordeak dio oraindik ez dakitela; "norbaitek komentatu du agian gasen ondorioz izandako luizia izan dela baina, ez dakigu".