Faktoria
Lehen sektorea
"Hirirako bizi da gizartea. Pieza ahulenak gara nekazari eta abeltzainak"
Prezioen beherakada etengabearen kontra, arduraz joka dezagun eskatu digute kontsumitzaileoi batu ditugun UAGN, EHNE, ENBA eta ELBko abeltzain eta nekazariek.
-
Pello Sarratea, 26 urteko abeltzaina Almandozko bere ikuiluan
34:55 min
Lehen sektoreak Euskal Herrian bizi duen egoera lehen eskutik ezagutu dugu gaur 'Faktoria'n. Zaila da paisaia berdintzea, orografiaz hain desberdinak diren lurretan eta hiru administraziotan banatutako sektorea izanik. Baina larrialdi klimatikoa eta transizio ekologikoa agendaren lehen lerrora etorri den honetan, nekazari eta abeltzainen ahotik jaso dugu gaur egun bizi duten errealitatea. Pello Sarratea abeltzainak eta UAGNko kideak; Imanol Ibero Nafarroako EHNEko lehendakari eta ardogileak; Mikel Arteaga, ENBAko kide eta abeltzainak eta Xole Aire ELBko kide eta Xalbadorrenea etxaldeko nagusiak atera digute sektorearen argazki orokorra.
Bat etorri dira denak, merkataritza itun handiek eta hirira begira bizi den ekonomiaren siteman, katebegi ahulena direla azpimarratzerakoan. Prezioen etengabeko beherakadari aurre egin beharra aldarrikatu dute, kontsumitzailearen ardura aldikarrkatu dute eta defenditu dituzte nekazarien protestaldiak eta dirulaguntza politikak. Era berean, salmenta zuzenaren bidearen garrantzia azpimarratu dute eta aurrera begira sektorea gehiago ahaldundu beharra ikusi dute denek, ikuspegietan bat egiten ez duten arren.