Faktoria
Mitxel Lakuntza
"Batzuek uste dutena baino mobilizazio handiagoa izango da ostegunekoa"
ELAko idazkari nagusiak aurreratu duenez, 1.500 atxikimendutik gora jaso ditu jada greba deialdiak.
-
Mitxel Lakuntza
12:58 min
Greba bat deitzea 'prozesu luze' bat dela eta, alde horretatik, bidean lortutakoarekin jada 'oso pozik' daudela adierazi du 'Faktoria'n Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak. Nolanahi ere gogoratu du 'herri honetan batzuek uste dutena baino mobilizazio handiago izango dela' ostegunekoa. Azpimarratu du, gaur arte, 1.500 atxikimendutik gora jaso dituela deialdiak eta enpresa handi askok erabaki duela, jada, batzarretan lana uztea. Horri gehitu beharko zaizkio, gaineratu duenez, batzarrik aurrez egin gabe greba egitea erabakiko dutenak. 'Jauzi bat emango dugu ostegunean', azpimarratu du, 'batzuek hitz egin nahi ez duten horretaz hitz egiten hasteko'.
Alde horretatik gaitzetsi egin ditu, berriz ere, UGT eta CCOOen jarrerak, eta haiei zuzenduta ohartarazi die, sindikatuen arteko batasuna ezin dela 'geldirik egonda' lortu.
Iñigo Urkullu lehendakariaren jarreraz, aldiz, 'haren neurri demokratiko eskasa' salatu du eta leporatu dio 'ados dagoenekin bakarrik hitz egitea'.