Itxi

Faktoria

Urtzi Errazkin

'Euskal gizarteari egingo zaion mesedea da, elkarbizitzarako pausoa delako'

Eusko Jaurlaritzak ETAko presoak gerturatzea proposatzeak mesede egiten diola euskal gizarteari uste du Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak.

  • Urtzi Errazkin

    Urtzi Errazkin

    1:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxerat elkartetik Urtzi Errazkinek euskal presoak etxera ekartzea pauso garrantzitsua dela litzatekeela adierazi du 'Faktoria'n. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako zuzendaria den Jonan Fernandezek iragarri du Espainiako Gobernuari ETAko presoen hurbilketa baldintzarik gabe gauzatzea eskatuko duela. Errazkinen iritziz dispertsioarekin, urruketarekin eta eszepziozko legediarekin amaitzeko garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak egindako eskaria.

Euskal gizarteari elkarbizitzan aurrera egitea ahalbidetuko diola esan du Etxerateko bozeramaileak, ezker abertzaleari eta presoen senideei mesede egiteaz gain. Errazkinek azpimarratu du garrantzitsua dela Eusko Jaurlaritzak horrelako eskakizunak egitea gizartearen bozeramaile direlako.