Itxi

Faktoria

Peio Dufau, CGT

'Gobernuak dena egiten du guk greban jarraitzeko, beraz segiko dugu'

Frantziar estatuan pentsioen erreformen aurkako 36. greba-eguna da gaur.

  • Peio Dufau, CGT sindikatua

    Peio Dufau, CGT sindikatua

    11:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

CGT sindikatuaren arabera, 'aste erabakigarrian' sartu da pentsio erreformen aurka frantziar estatuan egiten ari diren greba. 36 egun pasa dira eta Gabonetako festak pasa zai izan da intersindikala, manifestazio eta protesta handiak antolatzeko. Peio Dufau CGT sindikatuko kidearen ustez, 'sekula ikusi gabeko mugimendua izaten ari da, ez genuen hori pentsatu abenduaren 5ean greban hasi ginenean'. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du Dufauk Macronen 'gobernuak dena egiten duela huelgan jarrai dezagun eta horz, segiko dugu'.

CFDT sindikatuak protestekin bat egin du baina, Edouard Phillipe lehen ministroarekin negoziazio propioa hasi du, erretiro adina 64 urtean utzi dadin. CGTk 'biziki gaizki' hartu du CFDTk hasi duen negoziazio bidea eta Peio Dufauren ustez, 'CFDT sindikatuko kide anitzek ere ez daude batere ados hartu duten bidearekin, oinarrietan haserre handia dago. Eskatu duena lortzen badu CFDTk, erretiro sistema ez da justua izango eta kontra jarraituko dugu'.

CGT sindikatuak Macronen erretreta erreforma osoa atzera botatzea eskatzen du.