Itxi

Faktoria

Juan Mari Aburto

`Zorrotzaurreko zubia martxoan irekiko da eta aurten hasiko da urbanizazioa´

Datarik eman ez duen arren 'ziurtasunez' esan du Tourra Bilbon izango dela aurki. Eurokopaz dio ekitaldi ekonomikoa eta promoziozkoa izango dela eta hotelei eskatu die 'epe luzera' begira dezatela.

  • Juan Mari Aburto

    Juan Mari Aburto

    23:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtarrilean eta otsailean lanak bukatu eta martxoan egongo da zabalik Zorrotzaurreko zubia erabiltzaileentzat. Hala jakinarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak 'Faktoria'n egindako elkarrizketa eta gaineratu du Zorrozaurreko kudeaketa batzordeak lanak lehiaketa publikora atera ondoren, aurten bertan hasiko direla, baita ere, irla urbanizatzeko lanak. Alkateak erantsi du, nolanahi ere, hori baino lehen, otsailean bertan hasiko dela Kunsthal diseinu eskola 200 ikasleri zerbitzua bertan ematen eta Mondragon Unibertisteak irailean jarriko dituela martxan lau gradu berri eta master bat. 'Horrek esan nahi', azpimarratu du, 'ezagutza, talentua eta gazte gehiago izango ditugula han eta hori oso iportantea da guretzat'. Unibertsitate publikoarekin ere elkarrizketan ari dira, alkatearen esanetan, proiektu berriak irlan gauza ditzaten.

Data zehaztzik ez du eman nahi izan, ordea, Tourraz mintzatu denean. 'Ziurtasun' eta 'konfidantza osoa' agertu du Tourra, epe laburrean, 'Bilbon, Bizkaian eta Euskadin' izango dela azaltzerakoan. Eurokopaz galdetuta erantsi du, San Mamesen euskal selekzio ofizialdua ikusi nahiko lukeela berak baina ekaineko txapelketak garrantzia handia duela ekonomiaren eta promozioaren ikuspegitik. Ekitaldi horrekin lotuta hotelei eskatu die 'luzera begira' dezaten, helburua baita, 'bisitariak itzul daiteze berriz Bilbora'.