Itxi

Faktoria

Mertxe Aizpurua, EH BILDU

'Pragmatikoak gara, negoziazioetan ez dugu erabakitzeko eskubidea exijituko'

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak PSOErekin haisko dituzten negoziazioez hitz egin du.

  • Mertxe Aizpurua, EHBILDU

    Mertxe Aizpurua, EHBILDU

    19:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pragmatikoki jokatuko du EH Bilduk PSOErekin hasiko dituen negoziazioetan eta ez du 'onartu ezin litekeen ezer mahai gainean jarriko'. Mertxe Aizpuruak, EH Bilduk kongresuan duen bozeramaileak, Euskadi Irratiako 'Faktoria'n esan du ez dutela erabakitzeko eskubidea exijituko'. Aizpuruaren hitzetan, prozesuaren bukaeran galdeketa edo erreferenduma izan beharko luke baina, planteamendu horrek gaur egun ez du bideragarritasunik. 'Badakigu hori gaur ezin dela soluzionatu, denbora eskatuko du'. Aizpurua 'atea irekitzearen aldekoa da', gaur egun itxita egon den ate horren 'maratilari buelta bat eman behar zaio'

Pedro Sanchezen balizko inbestiduraz galdetuta, baikor hitzegin du Aizpuruak. Espetxe politika aldatzeko eta lan erreforma bertan behera uzteko lehentasunak jarriko dizkio mahai gainean EHBILDUren mahai negoziatzaileak eta bideragarri ikusten du, inbestidura saioa egitea. 'Une berezi hau aprobetxatu behar dugu Estatuko nazioetako independentsitok, gure planteamenduak aurrera ateratzeko'.