Itxi

Faktoria

Joxe Mari Agirretxe

'Pailazoa naiz. Baina badakit politikan honi prebarikazioa deitzen zaiola'

Euren jarduna abokatuen bitartez defendatzen 'nekatuta' daudela berretsi du, eta ziurtatu du, 'Mayak nahi edo ez nahi', bihar ikuskizuna eskainiko dutela Iruñean.

  • Joxe Mari Agirretxe, 'Porrotx'

    Joxe Mari Agirretxe, 'Porrotx'

    9:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Iruñeko Udalarekin sinatua zuten kontratua legezkoa zela ebazi du Nafarroako Kontseiluak, eta Enrique Maya alkateak ez zuen, horrenbestez, Baluarteko ekitaldia bertan behera uzteko arrazoirik. Erabaki horren berri jakin eta biharamunean, Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'ek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n gogorarazi du Mayak berak jo zuela erakunde horretara, izan ere, 'helduleku bat bilatu nahi zuten' baina ez dute aurkitu. 'Pailazoa naiz. Baina politikan honi prebarikazioa deitzen zaio', azpimarratu du. Ez dutela kalte-ordainik nahi esan du, eta ziurtatu du, 'Mayak nahi edo ez nahi', Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ekitaldia eskainiko dutela bihar Iruñean.

Eurek egin duten ibilbidea azpimarratu, eta euren lana egiten jarraitu nahi dutela adierazi du. 'Egia esan, nekatuta gaude. Gure lana ez da abokatuekin gure jarduna defendatzen ibiltzea', esan du.