Itxi

Faktoria

Egoitz Bikandi albaitaria

'Txakurrentzako amorruaren kontrako txertoak derrigorrezkoa beharko luke'

Euskal Autonomia Erkidegorako ere amorru edo errabiaren kontrako txertoa derrigorrezkoa izatea eskatu du Bizkaiko Albaitarien Elkargoak; osasun publikorako prebentzio gisa ezarri beharko litzateke.

  • txakur amorratua

    txakur amorratua

    16:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marokotik eta Afrika iparraldetik gero eta jende gehiagok bidaiatzen du Europara beren maskotekin (txakurrekin) eta Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzean amorru edo errabiaren gaitza duen txakurrarekin kontakturik izanez gero hemengo txakurrek gaitz hori harrapatzeko arriskua izan dezakete. Galizian eta Katalunian bezalaxe EAEn ere aukerakoa da amorruaren txertoa ipintzea; Nafarroan, aldiz, derrigorrezkoa.

Datorren abenduan Bizkaiko Albaitarien Elkargoa Eusko Jaurlaritzarekin batzartuko da txertoaren derrigortasuna eskatzeko.