Itxi

Faktoria

Arantxa Tapia

'Ezinbestekoa da Europako Batasunak erantzun bateratua ematea'

Estatu Batuek espainiar estatuko nekazaritza produktuei ezarritako muga zergek 7,5 milioi euroko eragina izango dute Euskadiko ardogintzan Arantxa Tapia Ekonomia sailburuak azaldu duenez.

  • Arantxa Tapia, Ekonomia Sailburua

    Arantxa Tapia, Ekonomia Sailburua

    6:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatu Batuetako gobernuak Espainiako nekazaritza produktuei jarri nahi dizkien muga zergak 765 milloi euroko eragina izango luketela aurrikusi du Luis Planas Espainiako Nekazaritza ministroak autonomia erkidegotako ordezkariekin egindako bileran. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuak 'Faktoria'n azaldu du 7,5 milloi euroko eragina izango dutela ardogintza sektorean eta zentzu horretan iragarri du, aste honetan bertan bilduko dela ardogileekin.

Onartu du zaila izango dela Europako Batasunak Donald Trumpen gobernuari erantzun bateratua ematea, baina ezinbestekoa dela azpimarratu du, Estatu Batuek batasun eza baliatu dezaketelako Europaren aurkako neurri zorrotzagoak hartzeko.