Itxi

Faktoria

MARIA SOLANA

Euskararen dekretuaren auzian, 'helegitea ez da bide eraginkor bakarra'

Maria Solana Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburuak 'Faktoria'-n esan du hizkuntza eskubideak beste bide batzuetatik ere babes daitezkeela; euskararen dekretua moldatuta, esaterako.

  • Maria Solana.

    Maria Solana.

    21:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Solana Geroa Baik Diputatuen Kongresurako aurkeztu duen zerrendaburuak zail ikusten du eserleku bat lortzea, baina ez ezinezko. "Gure eskaintzaren oinarria da autogobernua indartzea, dagokiguna aldarrikatzea, aldebikotasuna praktikatzea eta abar". Solanak 'Faktoria'n adierazi du dagokiena negoziatzera joan nahi duela Madrilera, "bitartekaririk gabe".

Solanaren iritziz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak euskararen dekretuaz emandako epaiei helegitea jartzea ez da hizkuntza eskubideen alde egiteko "bide eraginkor bakarra" eta Maria Chiviteren gobernuak beste bide batzuk jorra ditzake; besteak beste, dekretua bera moldatzea edo Euskararen Legeari berari "buelta bat ematea".

'Skolae' hezkidetza programaz eta Altsasuko gazteen inguruan heltzear den epaiaz ere hitz egin du Solanak. Azken horri kezkaz begiratzen diola onartu du: "Oso mingarria litzateke, kezkagarria eta larria ez bada konpontzen egun dagoen egoera. Larria da gertatzen ari dena Altsasukoen inguruan, beldurra ematen duelako eta kezka eragin behar du gu guztiongan, edozein izan baikaitezke Altsasuko gazte".