Faktoria
Idoia Mendia, PSE-EE
'Bizkaiko Foru Aldundiak ez du zintzotasunez jokatu'
PSE-EEko idazkari nagusiak aitortu du ez zaiola batere gustatu Aldundiak errenta irregularrak jasotzen dituzten zordunei gutxiago ordaintzeko aukera ematen dien araua onartu izana.
-
Idoia Mendia, PSE-EE
16:49 min
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia Bizkaiko Aldundiko ordezkari jeltzaleekin haserre dago. Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian aitortu du ez zaiola batere gustatu Aldundiak errenta irregularrak jasotzen dituzten zordunei gutxiago ordaintzeko aukera ematen dien araua onartu izana. Abuztuan eman zion bidea neurri horri, "testu oso kriptikoa" erabiliz eta "PSE-EErekin negoziatu gabe", salatu du Mendiak. "Bizkaiko Diputazioak zintzotasunik gabe jokatu du. Hobe da aurpegia eman eta argi eta garbi esatea zer lortu nahi den", esan du. Araua indargabetu nahi du PSE-EEk, eta hori eskatzeko proposamena eramango du gaur bertan Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu bilerara.
Errejon
Iñigo Errejonek azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako hautagaitza aurkezteko asmoak ez du kezkatzen Mendia; izan ere, "joko politikoaren barruan dago", horren esanetan. Hauteskundeak errepikatu ondoren berriro Unidas Podemosekin negoziatzearen aldekoa da EAEko sozialisten buruzagia, baina ez du argitu koalizioa osatzeko aukera erabat baztertu duten. Pablo Iglesiasen alderdikideei ere zuzendu zaie Mendia. "Heldutasun edo usaimen politiko falta izan du Unidas Podemosek"; izan ere, "uztaileko aukera galdu zuten eta ez dute ondorioa neurtu", horren iritzian.